Askatasuna eta berdintasuna jomuga

Gaur Sozialistok Donostiara etorri gara, gure Euskara Lantaldearekin bat, hizkuntz politikaren inguruko proposamenak aurkezteko.

Begibistakoa da, hogeitahamalau urteren ondoren, aurrekontuen aldetik egin diren ahaleginak, eta gizarteak ere egin behar izan dituenak kontuan hartuz, euskararen normalizazio politikak ez dituela izan espero ziren emaitzak.
Sozialistok hizkuntza normalizazioa gure gizartearen bazter guztietara iris dadila nahi dugu. Baina, betiere, hiritar guztien eskubide linguistikoak eta eskubide sozialak bateragarriak eginez. Administrazioan lanpostu bat lortzeko hizkuntz eskakizunak berrikusi behar ditugu.

Enplegu publikorako sarrerak euskal gizartearen izaera plurala eta elebiduna islatu behar du. Eta hauxe da gure proposamenarekin bermatu nahi duguna.

Hizkuntza eskakizunak euskal gizartearen errealitate aldakorrera moldatzea.
Hau da Sozialistok gaur plazaratu nahi dugun proposamena.
Hau da gaur hasi nahi dugun eztabaida

One thought on “Askatasuna eta berdintasuna jomuga
JJ

Baina ez zegoen ba euskara normalizatuta dagoeneko, Mendia anderea?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

Pregúntame lo que quieras…

Idoia, en la red

                         

Archivos